Euskararen erabilera planak lantzen eta garatzen ari dira hainbat ikastetxe. Horietako askok argi dituzte norabidea, helburuak eta lehentasunak. Beste batzuk, aldiz, ez dute horren argi izaten zer eta nola egin, eta horientzat zuzendutakoa da aholkularitza eskaintza hau. Eskaintza ikastetxeen beharren, aukeren eta nahien arabera egokitu ahal izango da. Besteak beste:
Aholkularitza eskaintzaren oinarrian honako bi ideia hauek daude:
Aholkularitza zerbitzuarekin ikastetxeei lagundu nahi zaie beraien baliabideak modu eraginkor eta egoki batean erabili ditzaten:
2007tik hona hainbat ikastetxeei eskaini izan diegu aholkularitza modu batean edo bestean. Hauek horietako adibide batzuk:
Irakasleentzako formazio antolatu nahi duten erakunde edo ikastetxeen kasuan, zer eta nori eskaini aukeratzen laguntzen diegu: helburuak, edukiak, iraupena, klaustroari edo irakasle batzuei eskaini, eta abar.
Familia bidezko transmisio programak. Irakasleentzako formazio saioetan elebitasunari eta hizkuntzei buruz gurasoentzako mezuak eta gurasoen kezkak aztertzen dira. Aholkularitzarekin berriz, ikastetxeetara egokitzen da hori guztia. Horretarako, irakasleekin batera puntu hauek lantzen dira: Gurasoei noiz eman mezu horiek, mezuak nola eman, zein tresna osagarri erabili, tresna horiek prestatu...
Hizkuntzekiko jarreretan eragitea helburu duten programak. Ikasleen euskararekiko jarreretan eta jokabidetan eragiteko hainbat dinamika eta jarduera egin daitezke. Aholkularitza zerbitzuaren bidez, jarduera eta dinamikak oinarri batzuen arabera antolatzen dira, eta, ikastetxearen ezaugarrien eta aukeren arabera, hainbat ikasturtetarako dinamikak eta jarduerak proposatzen dira, progresio batean kokatuak eta irakasleek ikasleekin egiteko modukoak.
Errealitatearen azterketa egiten laguntzea: Euskararen erabilerari dagokionez errealitatearen azterketak egiten laguntzen diegu ebetetik horrela nahi duten ikastetxeen kasuan. Errealitatearen azterketa egiterakoan ideia nagusi hau hartzen dugu abiapuntu moduan: Errealitatearen azterketa ez da helburua, tresna bat baizik. Errealitatearen azterketak lagundu behar du erabileran eragiteko helburuak zehazten eta lehentasunak jartzen. Horri begira, sinple eta azkar egin daitezkeen azterketen alde egiten dugu.
Helburuak eta lehentasunak jartzen laguntzea: Hizkuntza jokabideetan eta jarreretan eragiteko lehentasunak eta helburuak aukeratzen eta zehazten laguntzen diegu ikastetxeei. Horretarako ikastetxearen ezaugarriak eta hizkuntza errealitatea eta adierazten diren nahiak eta ikusten diren aukerak hartzen dira kontuan. Besteak beste: Ikasleen adinaren arabera zein gai landu eta non jarri lehentasunak, klaustro osoarekin batera hastea gehiegizkoa ikusten den kasuetan zein ziklorekin eta nola hasi lanean, zein bide eta zein progresiotan lantzea izan daitekeen egokia, eta abar.
Formazioa diseinatzen eta antolatzen laguntzea: Helburuen eta lehentasunen arabera proposamen zehatzak egitea eragileen formazioari dagokionez. Hainbat kasutan ebetetik ematen den formazioa eskaintzen da, baina beste hainbat kasutan beste erakunde batzuen formazioa izatea ere proposatzen da. ebetetik eskaintzen den formazioak arlo jakin batzuk lantzen ditu, eta, ikastetxeak behar duen formazioak beste norabide batekoa izan behar badu, hori eskaintzen duten erakundeen berri ematen da.
Helburuen eta estrategien jarraipena egitea: Norabidea eta helburuak ondo jarri diren ikustea, horietara hurbiltzeko urratsak ondo eman diren aztertzea, irakasleak gustura ari diren ikustea, helburu eta bide berriak proposatzea... Horretarako, hainbat neurgailu jartzen dira eta eragileekin ere zuzeneko lana egiten da: bilerak zikloekin edo lantaldeekin, eta abar.
Proposamen zehatzak egiten ditugu erakundeen ezaugarrien, aukeren eta nahien arabera.
Informazio gehiago eta kontratazioak:
Aholkularitza zerbitzuari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero,
info@ebete.org
helbidera mezu bat bidali edo
660 245 539
telefonora deitu.
