Nola eragin seme-alaben hizkuntza-jokabideetan?

Euskarazko hitzaldia

Nori zuzendua:

Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso euskaldunei.

Edukiak:

Seme-alaben hizkuntzekiko jarreren eta jokabideen oinarrian zer dagoen aztertzen da. Guraso moduan jarrera eta jokabide horietan dugun eragina ikusten da, eta, tresna zehatzak proposatzen dira esku-hartu nahi dutenentzat.

Besteak beste, modu honetako galderak erantzuten dira:

  • Orain arte lagunekin euskaraz egin izan dute, baina azken aldian gaztelaniarako joera sumatu dut. Zer egin dezaket?
  • Seme-alabei euskaraz egiten diegu baina gure artean gaztelaniaz egiten dugu, zer eragin izan dezake horrek beraien jarreretan eta jokabideetan?
  • Nik esandako gauza asko zuzendu egiten dizkit, kasu egin behar al diot?
  • Nik euskaraz dakit baina bikoteak ez, nola egin behar dugu seme-alabekin?

Ezaugarriak:

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.
Hizlariak Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra dira. Bi aukera daude: hitzaldia biek ematekoa edo Iñaki Eizmendik soilik ematekoa.

Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri eta kartel ereduak eskaintzen dizkio ebetek.. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.

Informazio gehiago eta kontratazioak:

Hitzaldiei buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.