Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso euskaldunei.
Eskolako lanen gaia kezka izaten da gurasoentzat. Seme-alabei ikaste prozesuan laguntzeko borondatea eduki arren askotan ez da garbi ikusten nola egin hori. Horri begira oinarriak eta tresnak proposatuko dira ikastaroan, baina, horretaz gain, hizkuntzarekin ere lotuko da ikastaroa, eskolako lanen gaia euskaldunentzat oso bide ona baita beste hizkuntza-helburu batzuk ere lantzeko.
Ikastaroaren edukiak hauek dira:
Gurasoei, seme-alaben hizkuntza-jokabideetan eragiteko tresna batzuk eskaintzen zaizkie, baina, oso argi uzten zaie, tresna eraginkorrak izan daitezen, jokabide horiek beraiek ere barneratu behar dituztela.
Lau orduko ikastaroa da, bi orduko bi saio egiten dira. Bi orduko saio bakarra egiteko aukera ere ematen da, hau da, bi orduko ikastaroa egitekoa. Saioak astelehenetik larunbatera bitarte egin daitezke. Ikastaroak Iñaki Eizmendik ematen ditu.
Ikastaro hau euskarazko hitzaldiaren osagarri eskaintzen da. Ezinbestekoa ez den arren, komeni da gurasoei lehendabizi hitzaldia eskaintzea eta ondoren ikastaroa.
Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri ereduak eskaintzen dizkio ebetek.. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.
Ikastaro honi buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.
