Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso erdaldunei.
Euskaraz ez dakiten gurasoen seme-alabak elebidun orekatuak izatera iritsi daitezen, guraso horiek euskararen aldeko jokabideak izan behar dituzte. Hitzaldi hauetan, hainbat jokabide aztertzen dira, eta seme-alaben elebitasunerako bidean erabili ditzaketen zenbait baliabide eta tresna ematen zaizkie.
Besteak beste, modu honetako galderak erantzuten dira:
Hitzaldi hau Ume elebidunen gurasoentzako gidan oinarritzen da. Gida hori Alkarbidek (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak) eta Bizkaiko hainbat udalerrik argitaratu zuten 2006an. Hitzaldi hauek ere erakunde horien bidez sortu ziren.
Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.
Hizlariak Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra dira. Bi aukera daude: hitzaldia biek ematekoa edo Iñaki Eizmendik soilik ematekoa.
Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri eta kartel ereduak eskaintzen dizkio ebetek.. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.
Hitzaldiei buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.
