Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso erdaldunei.
Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia, seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela lagundu beldur baitira. Ikastaro honen helburu nagusiak bi dira:
Horri begira, ikastaroaren edukiak hauek dira:
Lau orduko ikastaroa da, bi orduko bi saio egiten dira. Bi orduko saio bakarra egiteko aukera ere ematen da, hau da, bi orduko ikastaroa egitekoa. Saioak astelehenetik larunbatera bitarte egin daitezke. Ikastaroak Iñaki Eizmendik ematen ditu.
Ikastaro hau gaztelaniazko hitzaldiaren osagarri eskaintzen da. Ezinbestekoa ez den arren, komeni da gurasoei lehendabizi hitzaldia eskaintzea eta ondoren ikastaroa.
Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri ereduak eskaintzen dizkio ebetek.. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.
Ikastaro honi buruzko informazio zehatza edo aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.
