Beraien seme-alabek Bigarren Hezkuntzan ikasten dute guraso erdaldunei. Lehen Hezkuntzako gurasoentzat ere egokia izan daiteke.
Gizarte eleanitz batean bizi gara eta etorkizunean ere horrela izango da. Hitzaldiaren helburua da gurasoek ikustea eleaniztasun hori positiboa dela eta ahalegindu behar dutela seme-alabei eleaniztasun horrekiko jarrera egokiak transmititzen. Horren barruan, euskararekiko nolako jarrerak transmititzea komeniko litzatekeen ere lantzen da.
Hiru eduki nagusiren inguruan hitz egiten da saio honetan:
Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.
Hizlariak Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra dira. Bi aukera daude: hitzaldia biek ematekoa edo Iñaki Eizmendik soilik ematekoa.
Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri eta kartel ereduak eskaintzen dizkio ebetek. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.
Hitzaldiei buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.
