« itzuli

Guraso euskaldunentzako hitzaldiak

Euskararen erabilera. Nola lagundu seme-alabei euskara erabili dezaten?

Nori zuzendua:

Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso euskaldunei.

Helburuak:

Seme-alaben hizkuntza ohituretan zer dagoen ikustea, eta eragin nahi izanez gero zer eta nola egin dezakegun aztertzea.

Edukiak:

Seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera begira, gurasoei hiru bide garatzea proposatzen zaie hitzaldian, eta bide horietako bakoitzaren inguruko aholkuak ematen dira. Hauek dira bide horiek:

  • Hizkuntza aberastasuna: Etxetik euskara aberatsa eskaintzea abiapuntu garrantzitsua da seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera begira. Horri begirako aholkuak eta ideiak emango dira saioan.
  • Hizkuntzekiko jokabideak: Hizkuntza-ohitura asko imitazioz ikasten dira. Seme-alaben hizkuntza-ohiturak axola zaizkien gurasoek beraienak zaintzea komeni zaie. Hainbat ideia proposatuko dira honi begira.
  • Hizkuntzarekin harremana: Hizkuntza-ohituretan eragin zuzena dute hizkuntzekin ditugun bizipenek, hizkuntzarekiko pertzepzioek, eta abar. Horri begira hainbat gomendio egingo dira hitzaldian.

Ezaugarriak:

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak ematen ditu saioak.

« itzuli

Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri ereduak eskaintzen dizkio ebetek.. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.


Informazio gehiago eta kontratazioak:

Ikastaro honi buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero,
info@ebete.org
helbidera mezu bat bidali edo
660 245 539
telefonora deitu.