« itzuli

Guraso euskaldunentzako saio praktikoa

Eskolako lanei buruzko saio praktikoa: Nola lagundu eskolako lanekin?

Nori zuzendua:

Beraien seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten guraso euskaldunei.

Helburuak:

Bi dira hitzaldi honen helburuak:

  • Seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko ideia zehatzak ematea, eta, bereziki, benetan garrantzitsua zer den eta zer ez den aztertzea.
  • Eskolako lanekin laguntzerakoan hizkuntza aberastasuna lantzeko ideiak ematea.

Edukiak:

Eskolako lanen gaia kezka izaten da gurasoentzat. Seme-alabei ikaste prozesuan laguntzeko borondatea eduki arren askotan ez da garbi ikusten nola egin hori. Horri begira oinarriak eta tresnak proposatuko dira hitzaldian, baina, horretaz gain, hizkuntzarekin ere lotuko da, eskolako lanen gaia euskaldunentzat oso bide ona baita beste hizkuntza-helburu batzuk lantzeko ere.

Ikastaroaren edukiak hauek dira:

  • Eskolako lanei buruzko oinarri nagusiak aurkeztea: eskolako lanen helburuak, ikasteko ohiturak sustatzeko ideiak...
  • Eskolako lanen ezaugarriak ikustea: edukien eta haurren adinaren araberako ezaugarriak.
  • Ideia eta tresna praktikoak eskaintzea eta horiek frogatzeko eskolako lan batzuk gurasoekin batera egitea.
  • Eskolako lanetan hizkuntza-helburu batzuk lantzeko ideia zehatzak ere ematea: ahozkotasuna, aberastasuna, hizkuntzekiko jarrerak...

Ezaugarriak:

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Iñaki Eizmendik ematen ditu saioak.

« itzuli

Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri ereduak eskaintzen dizkio ebetek.. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.


Informazio gehiago eta kontratazioak:

Ikastaro honi buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero,
info@ebete.org
helbidera mezu bat bidali edo
660 245 539
telefonora deitu.