« itzuli

Guraso euskaldunentzako hitzaldiak

Euskara ikasten ari naiz. Euskaraz egin behar al nuke seme-alabekin?

Nori zuzendua:

Euskara ikasten ari diren eta seme-alabek Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten gurasoei.

Helburuak:

Euskara ikasten ari diren gurasoek, edota euskara maila bateraino ikasi zuten hainbat gurasok, zalantza izaten dute seme-alabekin dakiten euskara hori erabiltzea egokia den edo ez. Ikasten ari diren edo dakiten euskara hori noiz erabiltzea komeni den landuko da saioan, baita euskarari gero eta tarte handiagoa eman nahi bazaio nola jokatu daitekeen ere.

Edukiak:

Hitzaldiko eduki nagusiak honakoak dira:

  • Seme-alabei euskaraz egitea komenigarria den edo aztertuko da. Seme-alabekin komunikazioa ona izatea abiapuntu moduan hartuz, euskara noiz erabili eta noiz ez erabili landuko da gurasoekin.
  • Seme-alabei euskara aberats bat eskaintzera begira nola jokatu ere landuko da.
  • Hizkuntzekiko, eta bereziki euskararekiko, harreman handia eta positiboa eskaintzera begira gomendioak egingo zaizkie gurasoei.

Hainbat galdera ere erantzungo dira:

  • Euskara eta gaztelania tartekatzen ditut, egokia al da hori?
  • Alabarekin euskaraz egitera iritsi nahi nuke, nola egin dezaket hori?
  • Bikotekidea eta biok euskara ikasten ari gara baina zaila da gure arteko ohiturak aldatzea. Zer egin dezakegu?

Ezaugarriak:

Ordu eta laurden inguruko hitzaldia da.

Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak ematen ditu saioak.

« itzuli

Saioak eskatzen dituen erakundeari, ikastetxean, herrian edo esku-aldean deialdia egin ahal izateko, esku-orri ereduak eskaintzen dizkio ebetek.. Formatu digitalean ematen dira eta erakundeek moldaketak egin ditzakete (hitzaldia egingo den lekua jarri, erakundearen logoa sartu...) eta ondoren inprimatu eta zabaldu.


Informazio gehiago eta kontratazioak:

Ikastaro honi buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero,
info@ebete.org
helbidera mezu bat bidali edo
660 245 539
telefonora deitu.