Euskararen erabileran eragiteko estrategiak eta tresnak

Ikastaroa edo hitzaldia

Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.

Edukiak:

Irakasleentzako ikastaro honen helburu nagusia, haurren eta gazteen euskararen erabileran eragiteko irakasleen esku zenbait estrategia eta tresna jartzea da.

Ikastaroak izaera praktikoa du, oinarri batzuk lantzen dira eta horri begira hainbat estrategia eta tresna aurkezten dira eta frogatzen dira. Hauek dira eduki nagusiak:

  • Ikastetxeak sustatu nahi dituen hizkuntza-jokabideak aztertzea, eta, horren arabera, norabidea eta hizkuntza-helburuak zehaztea.

  • Baiezkoaren eta ezezkoaren dinamikak aztertzea: zehaztu den norabidean zein estrategia diren egokiak eta eraginkorrak ikustea.

  • Hainbat estrategia eta tresna aurkeztea eta frogatzea. Hainbat arlotan eragiteko estrategiak eta tresnak izango dira: euskararen erabileran, euskararekiko jarreretan eta motibazioetan, hizkuntzekiko harremanean, eta abar.

Ezaugarriak

Hamar orduko ikastaroa da, bi orduko bost saio dira. Hala ere, ikastaroa antolatzen duen erakundearen nahien edo aukeren arabera, ikastaroa egokitu ere egin daiteke: bi orduko hitzaldia izatetik hamar orduko ikastaroraino.

Klaustro osoarentzat ikastaro moduan eskaintzen da, hainbat eduki guztien artean lantzekoak baitira. Baina, kasu honetan ere, erakunde antolatzailearen nahietara edo aukeretara egokituko daiteke.

Ikastaroak Iñaki Eizmendik ematen ditu.


Informazio gehiago eta kontratazioak

Ikastaroei buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.