Gurasoak irakasleen norabide berean

Ikastaroa edo hitzaldia: Elebitasuna, gurasoen kezkak eta gurasoentzako mezuak eta tresnak

Nori zuzendua:

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei.


Edukiak:

Ikastetxeetan lan handia egiten da euskararen ezagutza lantzen eta erabilera sustatzen. Lan horretan euskararekiko jarrerak eta jokabideak lantzea izaten da ardatz nagusienetako bat. Ahalegin hori askoz eraginkorragoa izaten da gurasoak ikastetxearen norabide berean aritzea lortzen denean.

Hizkuntza transmisioari eta jarreren eta jokabideen lanketari begira, gainera, hainbat udal eta erakundeetatik jarduerak antolatzen dira. Baina, egokiak izan arren, askotan ez dute arrakastarik izaten gurasoek horiei buruzko behar bezalako mezurik ez dutelako jasotzen.

Ikastaro honek norabide horretan lagundu nahi du, eta, horretarako, ondorengo eduki hauek lantzen dira:

  • Elebitasunari edo eta eleaniztasunari buruz gurasoen kezkak zein diren ikustea (bai guraso erdaldunenak baita guraso euskaldunenak ere) eta kezka horiei buruz ikastetxeetatik zein mezu eman beharko liratekeen lantzea.
  • Ikastetxeak sustatzen dituen hizkuntza-jokabideak oinarri hartuz, gurasoak norabide berean aritu daitezen zein mezu eman beharko litzaizkieken lantzea.
  • Mezu horiek guztiak noiz eta nola eman beharko liratekeen zehaztea.
  • Gurasoei eskaintzen zaizkien hainbat baliabide ikuspegi horretatik aztertzea: haur elebidunen gurasoentzako gidak, jolas ikastaroak, euskarazko produktuen katalogoa, eta abar.

Ezaugarriak:

Sei orduko ikastaroa da, bi orduko hiru saio dira. Hala ere, ikastaroa antolatzen duen erakundearen nahien edo aukeren arabera, ikastaroa egokitu ere egin daiteke: bi orduko hitzaldia izatetik sei orduko ikastaroraino.

Ikastaroak Iñaki Eizmendik ematen ditu.


Informazio gehiago eta kontratazioak

Ikastaroei buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.