Euskararen erabileran eragiteko estrategiak eta tresnak

Ikastaroa edo hitzaldia

Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.

Edukiak:

Irakasleentzako ikastaro honen helburu nagusia da irakasleen esku jartzea haurren eta gazteen euskararen erabileran eragiteko zenbait estrategia eta tresna.

Ikastaroak izaera praktikoa du, oinarri batzuk lantzen dira eta horri begira hainbat estrategia eta tresna aurkezten dira eta frogatzen dira. Hauek dira eduki nagusiak:

  • Ikastetxeak sustatu nahi dituen hizkuntza-jokabideak aztertzea, eta, horren arabera, norabidea eta hizkuntza-helburuak zehaztea.

  • Baiezkoaren eta ezezkoaren dinamikak aztertzea: zehaztu den norabidean zein estrategia diren egokiak eta eraginkorrak ikustea.

  • Hainbat estrategia eta tresna aurkeztea eta frogatzea. Eguneroko jardunean ikasleekin aritzerakoan erabili daitezkeen hainbat tresna ikustea eta frogatzea.

Ezaugarriak

Erakundearen antolatzailearen nahien eta aukeren arabera egokitu daiteke ikastaroa: ordu t’erdiko hitzaldi batetik hamar orduko ikastaroraino.

Ikastaroa laburra bada, ideia nagusienak lantzeko eta tresnak aurkezteko erabiliko da. Ikastaroa nahiko luzea den kasuetan, tresnak frogatzeko, egokitzeko eta eguneroko jardunean txertatzeko aukera emango du.

Klaustro osoarentzat ikastaro moduan eskaintzen da, hainbat eduki guztien artean lantzekoak baitira. Baina hau ere erakunde antolatzailearen nahietara edo aukeretara egokituko daiteke.

Ikastaroak Iñaki Eizmendik ematen ditu.


Informazio gehiago eta kontratazioak

Ikastaroei buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu.