Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei.
Ikastetxeetan lan handia egiten da euskararen ezagutza lantzen eta erabilera sustatzen. Lan horretan euskararekiko jarrerak eta jokabideak lantzea izaten da ardatz nagusienetako bat. Ahalegin hori askoz eraginkorragoa izaten da gurasoak ikastetxearen norabide berean aritzea lortzen denean.
Gainera, familia bidezko hizkuntzen transmisioa gau moduan hartuz, hainbat udal eta erakundeetatik jarduerak antolatzen dira. Baina, egokiak izan arren, askotan ez dute nahi bezalako eraginik izaten gurasoek horiei buruzko behar bezalako mezurik ez dutelako jasotzen.
Ikastaro honek norabide horretan lagundu nahi du, eta, horretarako, ondorengo eduki hauek lantzen dira:
Erakundearen antolatzailearen nahien eta aukeren arabera egokitu daiteke ikastaroa: ordu t’erdiko hitzaldi batetik hamar orduko ikastaroraino.
Ikastaroa laburra bada, ideia nagusienak lantzeko eta adibide batzuk aurkezteko erabiliko da. Ikastaroa nahiko luzea den kasuetan, mezuak eta gurasoentzako baliabideak lantzeko eta horiek ikastetxearen jardunean txertatzeko aukera emango du.
Klaustro osoarentzat ikastaro moduan eskaintzen da, hainbat eduki guztien artean lantzekoak baitira. Baina hau ere erakunde antolatzailearen nahietara edo aukeretara ere egokitu daiteke.
Ikastaroak Iñaki Eizmendik ematen ditu.
Erakundearen antolatzailearen nahien eta aukeren arabera egokitu daiteke ikastaroa: ordu t’erdiko hitzaldi batetik hamar orduko ikastaroraino.
Informazio gehiago eta kontratazioak:
Ikastaroei buruzko informazio zehatza eta aurrekontua nahi izanez gero,
info@ebete.org
helbidera mezu bat bidali edo
660 245 539
telefonora deitu.
