Iñaki Eizmendi Arsuaga naiz, Lasarte-Oriakoa naiz eta 1973an jaio nintzen. Gizarte hezitzaile ikasketak egin nituen. Urteak daramatzat euskararen erabileran eragiteko egitasmoetan parte hartzen. Hainbat urtetan euskara elkarte bateko teknikari moduan aritu ondoren, 2007an ebete sortu nuen eta ordutik hona Euskal Herri osoan zehar nabil.
ebeteren bidez euskararen erabileran eragiteko baliabideak eta tresnak garatzea eta frogatzea bilatzen dut. Neure kabuz nabilen arren, hainbat kide eta aditurekin elkarlanean aritzen naiz, bai saioak ematerako garaian baita ebeteko eskaintzarako tresnak eta baliabideak garatzerako garaian ere: Haur eta lehen hezkuntzako irakasleak, bigarren hezkuntzako irakasleak, pedagogoak, komunikazio arloko adituak, eta abar.
ebeteren bidez hainbat formazio saio eskaintzen ditut eta ezaugarri ezberdinetako proiektuetan ari naiz parte hartzen. Irakasleekin, gurasoekin, udaletako teknikariekin eta abar aritzen naiz. Horiek ere, neurri batean, ebeteren parte bihurtzea bilatzen dut: Proposamen zehatzak egiten ditut eta horrek itzuliko bidea ere izan dezan bilatzen dut. Euskararen erabileran eragin nahi duten eragile guztiak izan daitezke, azken batean, erabileraren ontzia betetzeko baliabideak eta tresnak garatzen parte hartu dezaketenak.
