ebeteren helburua da euskararen erabileran eragiteko baliabideak eta tresnak frogatzea eta garatzea.
Horri begira, nagusiki irakasleekin eta gurasoekin egin izan da lana orain arte, eta aurrera begira eragile horiekin lanean jarraitzea lehentasunezkotzat jotzen da. Baina, bestelako proiektu batzuetan parte hartzea ere aurreikusten da, batez ere aholkularitza eskainiz.
Euskararen erabilera sustatzearekin zerikusia duten proiektuekiko interesa dugu, eta proiektu horietan gure ekarpena egiteko prest gaude. Udaletatik, Euskara Elkarteetatik edo bestelako erakundetatik sortutako beharrak eta proiektuak izan daitezke. Atal jakin batekin zerikusia dutenak edo plangintzak zehazteko asmoa dutenak.
Ezaugarri oso ezberdinetako proiektuak izan daitezke. Adibide moduan, orain arteko ibilbidean badira bi proiektu multzo horretan kokatuko liratekeenak:
Aholkularitza zerbitzuari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, info@ebete.org helbidera mezu bat bidali edo 660245539 telefonora deitu. Proposamen zehatzak egiten ditugu erakundeen ezaugarrien, aukeren eta nahien arabera.
