Zer da ebete?


Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, azken urteetan, hainbat tresna eta baliabide sortu dira. Ebetek horietako hainbat oinarri hartuz, formazio eta informazio saioak eskaintzen ditu.

Euskararen ezagutzak gora egin arren erabilera ez doala bide beretik ikusten da, eta, horretan laguntzeko, ez dira gutxi azken urteetan euskararen erabilera sustatzeko sortu diren egitasmoak: ikastetxeetan erabilera sustatzeko egitasmoak, erabilera sustatzea helburu duten eskola orduz kanpoko jarduerak, eta abar. Egitasmo horien inguruan tresna eta baliabide ugari garatu dira, esparru eta eragile jakinengana bideratuak.

Ebetek baliabide eta tresna horietako batzuk oinarri hartuz, eragile ezberdinengana zuzendutako formazio eta informazio saioak eskaintzen ditu. Gainera, bide berriak garatzen ere ari da, erabilera sustatzeko ahalegina benetan eraginkorra izan dadin.

Ebeteren formazio eta informazio saioetan, oso kontuan hartzen dira, besteak beste, zerrendatzen diren egitasmoetan proposatzen diren bideak:

  • Hezitzaileek asko egin dezakete metodologia. Ttakun Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia 2005.
  • TELP tailerrak (Taller d’Espai Lingüistic Personal). Ferran Suay eta Gemma Sanginés.
  • Euskararen kalitatea: zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza, 2004.
  • Ahal izatetik nahi izatera. Ulibarri programa, 2002.

Horietatik eta beste hainbat bideetatik jasotako eta landutako informazioa eta edukiak euskararen erabileran zeresana duten eragileentzat erabilgarriak izan daitezen egokitu dira: gurasoak, irakasleak, euskara elkarteetako kideak, eta abar.

Gurasoentzako formazio eskaintzarekin hasi zuen bere ibilbidea ebetek 2007ko martxoan. 2007an bertan irakasleentzako formazio saioak eskaintzen ere hasi zen. 2008an gurasoentzako eta irakasleentzako eskaintza indartu eta osatu du, ikastaro eta hitzaldi berriak eskainiz. 2009an ere bide horretatik jarraituko da, baina beste esparru batzuetarako eskaintza ere, seguruenik, prestatuko da: euskaltegietako ikasle eta irakasleak, kultur teknikariak, eta abar.

Oraindik eskaintzen ez den ikastaro edo hitzaldiren bat interesatuko balitzaizu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.